Kirolaren festa ospatu dute goiz partean, han hemen

Xabier Lasa 2024ko ira. 21a, 17:15

Andoaingo Udalak eta herriko 15 kirol elkartek antolatuta, jarduera fisikoaren eta kirolaren onurak azpimarratu eta praktika horien sustatzea helburu duen “Mugitu Andoain” ekimena ospatu dute, herrian hainbat tokitan, goiz partean. Kirol egokituari tarte berezia eman diote, Goikoplazan zein Allurralden egin diren kiroletan. Hainbat kirol saio erakusten dituzten argazki-bilduma eta hiru bideo, eskura:

Udalarekin elkarlanean, honako 15 kirol elkartek hartu dute parte:

- Ibili Andoain.

- Euskalduna Mendigoizale Taldea.

- Euskalduna Andoaindarra Futbol Elkartea.

- Leizaran Eskubaloia.

- Ganbara Saskibaloi taldea.

- Txirrindandoain.

- Soinketa +65 urteko taldea.

- Andoaingo Txirrindulari Eskola.

- Oskarbi taldea.

- Gazteleku Pelota Elkartea.

- Ontza Elkartea.

- Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

- Zumeatarra Kirol Taldea.

- Kabutoken Kenpo-Kai kluba.

- Real Sociedad Fundazioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!