Ibili Andoain ekimenean, trivial-jokoan aritu dira

Aiurri 2024ko ira. 25a, 13:36

Ibili Andoain ekimenak denboraldiko lehen saioa egin du gaurkoan, eta berezia izan da, trivial-jokoan aritu baitira parte-hartzaileak, Goikoplazan. Santa Kruz jubilatuen elkarteko Peio Barandiaranek gidatu du Andoaingo aipamen ugariez jositako galderen jokoa. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

"Kaletxikiko jaiak noiz ospatzen dira?", "Andoaingo zein bi mendi zulatzen ditu AHTak?", "Zein da Lapurdiko hiriburua?", "Nola atera liteke elefante bat pizinatik?", "Bost txori daude zuhaitz batean, eta ehiztari batek tiroz bat hiltzen badu, zenbat txori geratzen dira zuhaitzean?". Horietxek eta beste makina batek osatu dute galdera sorta.  

Adineko jendea elkartzea, elkar ezagutzea eta elkarrekin jarduera fisiko osasungarri bat egitea du helburu “ibili Andoain” ekimenak, Andoaingo Udalak eta herriko hainbat elkartek bultzatuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!