Liga abiatu da Gorengo Erregionala Gizonezkoenn mailan, eta Euskalduna taldeak Ubitarten egin zuen debuta Usurbilen aurka. Berdinketarekin amaitu zen partida (2-2), baina arratsaldeko unerik ederrenak omenaldi-ekitaldian iritsi ziren. Izan ere, klubak aitortza-ekitaldia antolatu zuen Euskaldunaren alde "dena" eman dutenentzat. Txalo zaparrada eta omenaldia jaso zuten Asier Murillok, Markel Iruinek eta Josu Dominguez "Txindoki"k.
Bigarren jardunaldia, Orion
Taldeak bigarren partida jokatuko du igande honetan, arratsaldeko 18:00tan hasita: GETARIAKO KETA BABYAUTO
EUSKALDUNA SD
18:00 Mendibeltz zelaia (Orio)