Herritar ugari bildu zen Ziako errekaren inguruko bisita ibiltarian

Xabier Lasa 2024ko urr. 1a, 08:52

Andoaingo udalak antolatuta, URA Agentziako teknikariek Ziako errekaren saneamendua hobetzeko, ahalmen hidraulikoa handitzeko eta uholdeetatik babesteko proiektuaren inguruko azalpenak eman zituzten atzo ilunabarrean. Herritar dexente bildu zen, eta galdera ugari egiteko aukera eduki zuten. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

Martin Ugalde Kultur Parketik abiatu eta Berrozpe ondoko biribilguneraino luzatu zen ibilbidean hainbat gai izan zituzten hizpide, hala nola, obren iraupena, oinezkoen espaloiak, irisgarritasun irizpideak, erreka zein zatitan joango den lur-azpitik eta zein aire librean...

2023ko maiatzean URA Agentziak zabaldu zuen bideoan, garbi ikus liteke zein izango den Ziako errekaren estalitako ubideratze-tartea eta zein estaligabeko ubideratze-tartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!