Irailean Euskaldunaren eta Hurria-Sahararen artean bildutako dirua “Familia baratzeak” egitasmora bideratuko da

Aiurri 2024ko urr. 1a, 20:09

Bi elkarteetako kideek gaurkoan eman dute diru-ekarpenaren norabidearen berri. Ohar bidez, Hurria-Saharak eskertza adierazi die Euskaldunari eta ekimenean parte hartu duten herritar guztiei.

Irailean Larramendi Torneoa eta Gurru Memoriala antolatzen dira Ubitartean, eta aurtengoan bi txapelketetan diru-bilketa solidarioa egin da. Gaurkoan jaostako dirua zertara bideratuko den azaldu du Hurria-Sahara elkarteak: “Eskertzekoa da Euskaldunaren ekimena, are gehiago kontutan izanda ez dela saharar herriarekiko elkartasun ekimen batean inplikatzen den lehen aldia. Hurria Saharak argi zuen, bestalde, proiektu berezi batetara bideratu behar zela herritarrek egindako ekarpena.

Ekintza zehatz batetan islatu behar zen elkartasun hori. Argi genuen ere Saharako Gobernuaren euskal ordezkaritzarekin adostu behar zela eta hori guztia esan eta gero Saharan martxan dagoen Familia baratzeak egitasmora bideratuko da dirua. Hurria Saharak konpromisoa hartu du, gainera, ekarpen ekonomikoaren erabilpenaren emaitzen jarraipena egiteko eta Euskaldunarekin zein Andoaingo herritarrekin partekatzeko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!