Euskal dantzan trebatzeko aukera emango du Urki dantza taldeak ikasturte honetan. Andoainen Olagain auzoan duten egoitzan hasiberrientzat eta arituentzat ikastaro bana eantolatu dute. Urriaren 14an abiatuko da, maiatzera bitarte, eta dagoeneko izena eman daiteke.
Arituak astelehenero elkartuko dira entsealekuan, iluntzeko 20:00tan hasita. Hasiberriek, berriz, asteartero 19:45etan hasita. Ikasturte osoaren prezioa 110 eurokoa da.
Ikastaroari buruzko argibide gehiago, 629 37 51 47 telefono-zenbakira deituta.