2025eko Udal egutegia osatzeko lehiaketa abiatu du Udalak

Aiurri 2024ko urr. 3a, 07:44

Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.

“Merkataritza Andoainen” da zortzigarren edizio honetan aukeratutako gaia. Argazkiak argitaratu-gabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake.

Aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Izen-ematea www.andoain.eus webgunearen bitartez egin behar da. Lehiaketako irabazleen berri, aldiz, azaroan emango dute. Lehiaketan 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Xehetasun gehiago Udal Artxiboan emateko prest dira. Ezaguna denez, Gabonen atarian herritarren artean banatzen da egutegia. Egitasmoa martxan jarri zenetik, Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du.

Lehiaketara aurkeztu beharreko argazkien xehetasunak

Formatoa, horizontalean; 2-10MB arteko tamainakoa; argazkiaren zabalera: 4350 px /altuera 2900 px; Bereizmena, 300 ppp; formatua: Adobe RGB, JPG.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!