Neurketa topografikoak egingo dira luizia gertatu den eremuan eta inguruan, lurraren mugimendua zenbatekoa izan den neurtzeko, Udalak adierazi duenez.
Bestalde, ikerketa geoteknikoa egiteko prozedura ere jarriko du martxan Udalak.
Ainguren sutegi zaharra
Gauzak nola diren, ondare historikoa berreskuratzea eginkizun duen Burdina elkarteak ekimena burutzeko asmoa zeukan hurrengo asteetan.
Izan ere, Andoainen, eta ibaiaren arro horretan, aintzinean, garrantzia handia eduki zuen ainguragintzak; aingurak egiten zituen sutegia kokatzen zen bertan hain zuzen.
Era horretan, industria horri lotutako ekimena eraman nahi du aurrera aipatu elkarteak. Besteak beste, aingura bat bertako horman zintzilikatzeko eta ainguragintzaren inguruko liburuxka kaleratzeko prestaketak burutzen ari dira azken aldian. Egunotako luizia dela eta, ekimena atzeratu behar izan dute.
Antonio Pirala artistak XIX. mendean egin zuen grabatuan, Leizarango ibaiaren arroa nolakoa zen ikus daiteke.