Jaiak bi zati izango ditu. Lehena, “Irria dantzan” izenekoa da. 10:30ean hasita, Udal musika eskolako ikasle gazteak eta beste zenbait eragile Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin batera igoko dira oholtzara.
Ondoren, Plaza Morean eta Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian tailerrak eta jolasak izango dira eguerdiko 14:00ak arte.