Goikoplazatik Otietara, bertsoz bertso eta bizikleta gainean

Aiurri 2024ko urr. 10a, 09:57

Igande honetan, "Bertsokleta" izeneko ekimena antolatu du Leitzaran Bisitarien etxeak eta bertan ariko dira Aitor Mendiluze eta Eli Pagola bertsolariak.

Bertsokletak, antolatzaileen hitzetan, bertsoak eta bizikleta lotuko ditu. Goikoplazatik hasiko da ekimena, goizeko 10:30ean eta Otieta parkerainoko ibilbidea osatuko du. Ibilbidea 8,5 kilometrokoa izango da guztira. Bidean, geldiuneak egingo dituzte, hainbat bertsoaldi botatzeko. Udalak parte-hartzeko deia luzatu die herritarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!