Eli Pagola eta Aitor Mendiluze Bertsokletan kantari aritu dira, Leitzaranen

Xabier Lasa 2024ko urr. 13a, 17:38

Eli Pagolak eta Aitor Mendiluzek Bertsokleta ekimenean bertsotan jardun dute Leitzarango bailaran, Otietako Bisitarien Etxeak antolatuta. Bi bertsolariak eta hainbat bertso zale Goikoplazan bildu dira, eta bertan egin dute lehenbiziko bertsoaldia. Ondoren, nork bere bizikletari heldu, eta Plazaolako bideari ekin diote. Tarteka, hainbat tokietan (Auzokalteko zubia, Bertxingo iturria, Unanibiko zubia...) bertsoaldiak egin dituzte. Unanibin egindako azken saioa, bideoz ikusgai:      

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!