Txapeldunak, bi milatik gora ikusleren aurrean jokatutako finalean

Aiurri 2024ko urr. 14a, 09:13

Pilotan ibilbide bikaina osatzen ari da Nora Mendizabal eta aurreko asteburuan bizitakoa ez du berehalakoan ahaztuko. Hiru Hiriburuak torneoko finala Gasteizko Ogetan jokatu zen, frontoia lepo beteta zegoela. 2.200 pilotazaleen aurrean irabazle izan zen Goiuri Zabaletarekin bikotea osatuz.

Nora Mendizabalek eta Goiuri Zabaletak jantzi zuten txapela, Mirian Arraiza eta Enara Gaminde 22-16 finalean irabazita.

Antolatzaileek bidalitako oharraren arabera, partidak bi zati izan zituen. Lehenengoan Zabaleta eta Mendizabal nagusitu ziren markagailuan (13-1).

Ondoren. Mirian Arraiza finalaz gozatzen eta aurrean protagonismoa izaten hasi zen eta Enara Gaminde ere partidan murgildu zen. Markagailua estutzen hasi zen, orduan (17-13).

Hasierako abantailari heldu zioten txapeldunek, eta jendetzaren aurrean txapel berria jantzi dute. 

 

Oharra: Argazkiak Emakume Master Cup antolatzaileenak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!