Liburuen kontsulta, maileguak eta prentsaren irakurketa egin ahal izango dira, baita asteburuetan ere. Udalak, modu horretan, herritarren proposamenari bidea eman dio: "Eskaera 2022ko aurrekontu parte-hartzaileetan agertu zen. Hala, asteburu honetatik aurrera errealitate bilakatuko da".