Azken horren kasuan, sindikatuaren arabera, "enpresako zuzendaritzak aprobetxatu egin du Parekotasunaren Legea argitaratzean Langileen Estatutuaren idazketan egin zen akatsa, senideak zaintzeko lanaldia egokitzea eskatu zuten langileak kaleratzearen aurkako babesa ezabatzen zuena. Hilabeteak pasa eta gero, akatsa oraindik ez da zuzendu".
Egoera hori dela eta, CCOOk manifestazioa egingo du bihar 12:00etan hasita. Andoaingo Goikoplazatik abiatu eta INTEXen amaituko da. Loli Garcia Euskadiko CCOOko idazkari nagusia bertan izango da.