Euskal Ligako bi taldeak garaile izan ziren

Aiurri 2024ko urr. 16a, 11:50

Leizarango senior mailako neskek eta mutilek etxetik kanpo garaipena eskuratu zuten.

Leizaran Lanbroa tabernak etxetik kanpo ekin dio denboraldiari eta lehen partidan garaipena eskuratu zuen. Zuazo taldearen kantxan izan zen (21-23). Mailari neurria hartuta dio taldeak, ez baitira berriak Euskadiko Ligan. Mutilen kasuan, aldiz, aurten egin dute koska bat gora eta aurreko asteburuan jokatu zuten ligako bigarren partida. Lehenengoan alde handiz galdu zuten, eta bigarren jardunaldian iritsi da lehen garaipena. Alkar taberna Corazonistas taldearen kantxan lortu zuten garaipena (24-29). Asteburuan Muskiz taldea hurbilduko da Allurraldera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!