Intex lantegian izan diren lau kaleratzeak salatzeko manifestazioa egin dute

Xabier Lasa 2024ko urr. 16a, 14:26

Intex lantegian lau langile kaleratu dituztela eta, manifestazioa egin dute eguardian, CCOO sindikatuak deituta. Goikoplazatik abiatu da manifestazioa, eta Intex lantegiko atarira heldu da. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

CCOO sindikatuko ordezkaria den Arkaitz Antizarrek adierazi duenez, protesta antolatu dute Intexek enpresako zuzendaritzak lau langile kaleratzeko hartu duen erabakia salatzeko eta berriro hartu ditzala eskatzeko. "Izan ere, uste dugu enpresa parekidetasun legean eman den akats juridikoaz baliatu dela, horietako langile bat jardunaldi egokitzapenean zegoela kaleratzeko. Bestetik, bajan zeuden bi langile ere kaleratu ditu. Onartezina dela egoera hori iruditzen zaigu, eta manifestazioa antolatu dugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!