Katxalin elkartearen aldeko diru-bilketa egiten ari dira herriko kaleetan

aiurri 2024ko urr. 19a, 12:48

Bularreko eta ginekologiako minbiziek eragindako Gipuzkoako emakumeen Katxalin Elkartearen alde diru-bilketa egiten ari dira herriko kaleetan, goiz partean. Herriko hainbat boluntario prestatu dira eginkizun horretarako. Argazkian, Marci Guerrero, Arantxa Astibia, Fatima Baez, Monica Gonzalez, Isabel Sanchez, Mertxe Esnaola, Lola Gonzalez eta Maria Luisa Etxeberria ageri dira, Eskola kalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!