Txirrindularitzan trebatu dira Eskola Kirola egitasmoaren lehen jardueran

Aiurri 2024ko urr. 19a, 15:55

Eskola Kirola hilabete honetan abiatu da eta gaurkoan egin dute lehen jarduera. Txirrindularitzan trebatu dira, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren eskutik. Neskak izan dira bideratzaileak, eta Ubitarte zelaian tarte atsegina igaro dute.

Ana Usabiaga prestatzaileak egin ditu aurkezle lanak, bideoan ikus daitekeenez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!