Ekimena, IHOBEk sustatutako ASTEKLIMA 2024 ekimenaren barruan kokatzen da. Ikastetxeak ohar bidez adierazi duenez, ekimenaren helburua "Andoaingo bizilagunak sentsibilizatzea da, bereziki, horrelako hondakinen kudeaketa okerrak sor ditzakeen ingurumen-arazoez. Tamaina txikiko eta ertaineko hondakin elektronikoak bakarrik bilduko dituzte bertan, hala nola ordenagailuak, inprimagailuak, eskuko telefonoak, telebistak, routerrak, bideokamerak, ordulariak eta kontsolak. Ondoren, horrelako gailuentzako biltegi berezi batera eramango dituzte".
Ez da onartuko lerro zuriko etxetresna elektronikorik; hau da, ez dute jasoko arropa-garbigailurik, laberik, hozkailurik, ontzi-garbigailurik eta antzekorik.