CAF-Elhuyar saria irabazi du Enekoitz Telleria Sarriegik, Zientzia-kazetaritza kategorian

Aiurri 2024ko urr. 23a, 19:02

© Hamaika

Gaur iluntzean jakinarazi dituzte zientzia sustatzea helburu duten sariak eta irabazlearen artean dago Andoainen bizi den BERRIAko kazetaria.

Epaimahakideen iritziz, “egileak asmatu du jakin-mina pizten gai ezezagun bati buruz. Hain zuzen ere, zientzia-dibulgazioko ohiko gaietatik ateratzen da, eta, hari buruzko informazioa lortzeko, detektibe-lana egin behar izan du. Hala, iturri oso desberdinak erabiltzen ditu: zientzia, poesia… Berezko estiloan, pieza gozagarri bat osatzea lortu du epaimahaikideen ustetan”. 

Artikulua BERRIA egunkarian argitaratu zuten iazko ekainean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!