Herrian kontsumitzeko udazkeneko bonoen konpaina aurkeztu dute

Aiurri 2024ko urr. 25a, 16:02

Andoaingo Udalak eta Salkin merkatari eta ostalarien elkarteak 125.000 euroko balioa duten 2.500 bonu jarriko dituzte herritarren eskura datozen egunetan. Udal ordezkariek eta teknikariek eta Salkin elkarteko kideek bonoen kanpainaren berri emateko agerraldia egin dute udaletxean, gaur eguerdian.

Agerraldian izan dira Andoni Alvarez alkatea, Aritz Alkain (PSE-EE), Txitxu Ruiz (EAJ-PNV) eta Pepe Iparragirre (Ahal Dugu-Podemos) ordezkari politikoak, Maripi Herce Salkin elkarteko kidea, eta Hilario Dorronsoro eta Manu Segovia udaleko enplegu eta sustapen saileko teknikariak.

Alvarezek esan duenez, Udala kontziente da tokiko merkataritzak dituen zailtasunez, eta horregatik “sektorea babestu nahi dugu, bere balioa nabarmentzeko eta bistaratzeko ekimenak abian jarriz”. Gaineratu duenez, “tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumo kontzientea sustatzeko”, adierazi du alkateak.

Tiketak urriaren 30-31n eskuratu ahal izango dira, Salkin elkartearen egoitzan, Agustin Leitza kalean. Bonoak, berriz, azaroaren 4tik 8ra erosi ahal izango dira.

Bonoek 50 euroko balioa izango dute eta 30 euroko prezioan salduko dira. Bakoitza 10 euroko 5 kupoitan banatuko da, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira.

Kreditu-txartelarekin ordaindu beharko da erosketa, eta ez da eskudirurik onartuko.

Honako ordutegia izango du Salkin elkartearen egoitzak: goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara.

Alvarez alkateak adierazi duenez, Udala kontziente da tokiko merkataritzak dituen zailtasunez; “horregatik, sektore hau babestu nahi dugu, bere balioa nabarmentzeko eta bistaratzeko ekimenak abian jarriz”. Gehitu duenez, "tokian tokikoa kontsumitzeak, gure herriko merkatari eta saltokiei onura egiteaz gain, gure inguruneari ere egiten dio mesede. Herriko komertzio eta ostalaritzan erosita, guztiok ateratzen gara irabazle”.

 

Kolore anitzeko bonoen berrikuntza

Aurten, bonoak kolore ezberdinetako txarteletan zatituko dira, komertzio ala negozio mota ezberdinetan erabiltzeko. Kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztien artean ahalik eta banaketa bidezkoena lortzea du helburu formato berri honek, Alvarezek ohartarazi duenez.

Horrela, bonuak hainbat koloretako gastu-txarteletan banatuko dira. “Bonu bakoitzak 10 euroko 5 txartel izango ditu, eta txartel bakoitza 5 euroko bi zatitan banatuko da. Lau kolore egongo dira: berdea, janari-dendetarako eta ostalaritzarako (okindegiak, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, edari-dendak, gozotegiak, edari-dendak, tabernak, jatetxeak, kafetegiak); laranja, modako saltokietarako (oinetakoak, osagarriak, kirol-dendak, mertzeriak eta bitxi-dendak); urdina, zerbitzuetarako (ile-apaindegiak, farmaziak, optikak, liburu-dendak, etxetresna elektrikoen dendak...); eta horia, bi txartel, edozein establezimendutan erabiltzeko”.

 

Komunikazio-kanpaina berria

Azkenik, Alvarez alkateak aurreratu duenez, “Dena da” lelopean, "Zuretzat, denda bat, zure herriarentzat dena" komunikazio kanpaina bat jarri du abian Udalak, merkataritza arloan. “Udalerriko bizitzarako ezinbesteko elementu gisa saltoki txikiek duten garrantzia azpimarratuko duen komunikazio-kanpaina” izango dela adierazi du alkateak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!