Hogei eskulturek eta pinturek osatzen dute Basteron ipinitako bildumak.
Gaztelumendi artista oiartzarrak irekitze ekitaldian azaldu zuenez, “hiriguneetan naturak duen eremu mugatua eta egoera honekiko gizakiak duen jokaera” izan du inspirazio iturri.
Pinturen arloan, lerro jarraiekin eta kolore orbanekin jolastuz, irudiak esanahiez eta irudimenez betetzen laguntzen diola eta bere irudimena askatzen laguntzen diola ere gaineratu zuen.
Katapulta plataformak antolatutako erakusketa da, Bastero kulturgunearekin elkarlanean, eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin.
Azaroaren 22a bitarte egongo da zabalik erakusketa, esan bezala. Honako egunetan eta ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 18:00etik 20:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era eta 18:00etik 20:30era.