Madrilgo manifestazioan ibilbidean zehar oihukatutako kontsignetan, ekitaldiaren amaieran egindako hitzaldietan eta Madrilen irakurritako komunikatu bateratuan, honako mezuak zabaldu zituztela adierazi dute Goikoplazako elkarretaratzean:
• Banaketa-pentsioen sistema publikoa oraindik ez dago erabat bermatuta, 2011tik hona egindako erreformen ondoren.
• Gutxieneko pentsioen balioa ez handitzeaz gain, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatatik (LGS) gero eta urrunago dago.
• Genero-arrakalak emakumeak lan prekarioetara eta aitortu gabeko zaintza-lanetara kondenatzen ditu oraindik ere, miserian kokatzen dituzten pentsioetara.
• Legez edo Legez Besteko Proposamenen bidez hartutako konpromisoak bete gabe jarraitzen dute, hala nola Gizarte Segurantzako kontuen auditoria egitea edo 40 urte edo gehiagoko kotizazioarekin erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea.
• Pentsioen berrezarpen-tasak jaisten jarraitzen du, 2011ko erreformak aplikatzearen ondorioz; edo CEOE/CEPYMEren, CCOOren eta UGTren 2024ko uztailaren 31ko akordioan jasotako arrazoiengatik; izan ere, akordio horrek are gehiago desarautzen du erretiro-adina, prekarizatutako sektoreak lana eta pentsioa partekatzera kondenatuz.