Sorabillako Auzo Elkarteak auzokideen batzar orokorrerako deia egin du

Aiurri 2024ko urriaren 29a

Itasa enpresara joan nahirik auzoan sartzen diren kamioien arazoa aztertuko dute, besteak beste

Azaroaren 5ean, asteartearekin, izango da batzar orokorra, Erretore Etxean, 18:30etik aurrera. Honako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste: Andoainen N-1 eta A-15 errepideekin dagoen arazoa, ITASA enpresak auzoan eragindako eragozpenak, Udalean aurkeztu eta konpondu gabe dauden auzo-arazoak, eta, proposamenak.

Zehazki, hona Sorabillako Auzo Elkarteak auzotarrei ohar bidez jakinarazi dien aztergaia:

- Andoainen N-1 eta A-15 errepideen problematikari buruz gaiaren egoera eta alderdi zein herri-plataformek udaletxean egiten dituzten bilerei buruzko informazioa ematea.

- ITASAk auzoan eragindako eragozpenak areagotzea: usainak, norabiderik gabeko kamioiak eta zaratak.

- Udalean behin eta berriz aurkeztu diren baina oraindik konpondu gabe dauden auzo-arazoak (espaloien egoera, barne abiadura-muga, Allurraldeko lasterbidea, ur-bilketak, parkeen izendapena eta zaintza, auzo garbiketa, elizarako irisgarritasun-barandak…).

- Proposamen, eskaera eta galdera berriak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!