Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Nahastea (AGNH/TDAH) duten kasuak ez dira gutxi munduan. Izenak dioen modura, arreta falta eta portaera hiperaktibo-inpultsiboa dira ezaugarri nagusiak. Sintomak 12 urte bete baino lehen hasten dira eta, haur batzuetan, 3 urtetik aurrera nabaritzen dira. Sintoma horiek arinak, ertainak edo larriak izan daitezke, eta helduarora arte jarrai dezakete.
Aurreko igandean, nazioarteko eguna ospatzen zela eta, eta Goikoplazan hainbat herrikide elkartu zen. Udaletxea, okasiorako, kolore laranjaz argiztatu zuten.