Erosketa-bonoa lortzeko txartelak banatzen hasiko dira goizean

Aiurri 2024ko urr. 30a, 07:51

Salkin elkarteak Agustin Leitza kalean duen egoitzan ilara luzeak sortuko dira gaurkoan, erosketa-bonoak eskuratzeko txartelak gaur hasiko baitira banatzen. Bonoek 50 euroko balioa izango dute eta 30 euroko prezioan salduko dira. 

Jakin beharrekoak

  • Tiketak gaur eta bihar eskuratu daitezke. Bonoak, berriz, azaroaren 4tik 8ra erosi ahal izango dira.
  • Bakoitza 10 euroko 5 kupoitan banatuko da, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira.
  • Kreditu-txartelarekin ordaindu beharko da erosketa, eta ez da eskudirurik onartuko.
  • Txartelak eskuratzeko ordutegia: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!