Dolu perinatalari arreta berezia eskainiko dio Andoaingo Udalak

Aiurri 2024ko urr. 31a, 07:45

2025ean neurri sorta martxan jartzea adostu dute, aho batez, Andoaingo PSE-EEk aurkeztutako mozioari babesa emanez.

Ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin zuten joan zen asteartean PSE-EEk aurkeztu zuen proposamenarekin. Osoko bilkuran onartutako mozioak honako puntu jaso zituen:

  1. Andoainen erreferentzia-puntu bat sortzea, galdutako haurtxoak gogoratzeko dolu perinatalaren gune gisa balioko duena. Zoritxarreko galera horiek ikusarazteko eta gurasoei, familiei eta maite dituztenei doluan laguntzeko oroit-leku izango den gunea. Inolako konnotazio erlijiosorik gabeko gunea, indarberrituta sentitzeko topaleku bihur daitekeena eta parte hartzeko eta gizartean haurtxoen galera latza eta jaio gabeko maitatua galdu duten familiengan sortzen duen hutsunea bistaratzeko aukera ematen duena. Askotan ikusezina izaten jarraitzen duen mina ikusarazteko gunea.
  2. Familientzako dolu-gune hau sortzeko proiektua emango duen ideia-lehiaketa artistikoa antolatzeko konpromisoa bere gain hartzea.
  3. Konpromisoa hartzea 2025eko aurrekontuetan berariazko aurrekontu-kontua eslei dadin, aipatu gune horren sorrera ahalbidetuko duena.
  4. Hitz ematea gune hori 2025ean sortuko dela.
  5. 2025ari begira,lanegiteaudaljarduerenbaitan(ikastaro,hitzaldi eta abarretan) haurdunaldi, jaiotzaren inguruko eta jaioberrien arteko dolua ikusarazteko ekintzak antolatuak izan daitezen.

Udal Talde Sozialistaren argudioak

"Premiazkoa eta beharrezkoa da gizartea sentsibilizatzea ulermen eta babes handiagoa izateko beharrari buruz, eta erreferentzia-puntu gisa balioko duten laguntzako eta oroitzapeneko espazio publikoak sortzea. Dolu perinatala lagundu eta ikusarazi egin behar da, eta garrantzitsua da gizartean aldaketa egotea, familiei informazioa, baliabideak, jarraipena eta oroimenerako guneak ematea, eta espero dugu proposamenak gainerako alderdien babesa lortzea, errealitatea izan dadin”

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!