Basteroko saioan, herritarrek, talde-lanean, ekarpenak egin zituzten IUPIa lantzen ari den Projekta Urbes enpresako Miren Vives eta Argi Yeregi teknikariekin batera.
Batzarran, besteak beste, urtetan Andoainen irisgarritasuna aztergai duen eta Udalari proposamen ugari egin izan dizkion Ackzesible-Andoain irisgarria elkarteko kideek hartu zuten parte.
Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integralak (IUPI) herritarren gaitasun fisiko, sentsorial eta kognitiboak aintzat hartzen ditu, eta lau urteko epean gauzatu nahi da. Udalerri irisgarri batera iristeko, Planaren aplikazioa honako esparrutara zabalduko da: espazio publikoak (oinezko ibilbideak, plazak eta ekipamenduak), eraikinak (publikoak zein pribatuak, dendak, tabernak, zerbitzuak...) garraioa (publikoa zein pribatua) eta komunikazioa. Udal irisgarriari dagokionez, berriz, zerbitzuetara, jarduerak eta programetara, ekitaldietara, izapideetara eta informazio eta komunikaziora bideratuko da.