Oroimenaren eguna ospatzeko ekitaldia antolatuko du Elkarbizik

Aiurri 2024ko aza. 5a, 13:16

2019ko artxiboko irudia.

Igandean, goizeko 11:00tan hasita, ekitaldia antolatu dute Lopez de la Calle parkean.

Deialdia

Aurtengo Oroimenaren Eguna datorren igandean izango da, azaroaren 10ean. Urtero bezala, bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen antolatu dugu indarkeriaren biktimak gogoratzeko izendatu den egun horren ospakizuna. Datorren igandean, beraz, goizeko 11etan Lopez de la Calle parkean dagoen ‘Askatasunari’ eskulturaren aurrean biltzeko deia egiten diegu inguruko herritarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!