Azahara Dominguez diputatuarekin eta Andoni Alvarez alkatearekin batera, honakoek hartu zuten parte Otietako topaketan: Libe Otegi (Aldundiko turismo zuzendaria); Beterri-Buruntza Mankomunitateko Patxi Ibarguren (lehendakaria), Pepe Iparragirre (lehendakari-ordea), Helene del Rio (zuzendaria) eta Andrea Etxauri (iraunkortasuna eta turismo teknikaria); Nuria Fernandez (Lasarte-Oriako zinegotzia); Manu Segovia (Andoaingo Udaleko turismo teknikaria); eta, Ekaitz Zubeltzu (Leitzaran Bisitarien Etxea kudeatzen duen Bizibiziki enpresako teknikaria).
Azahara Dominguez diputatuak adierazi zuenez, joan den urteko udazkenean Gipuzkoako hainbat gune turistikoak ezaguutzeko asmoz ekin zion bisita-txandaren jarraipena izan zen ostegunekoa.
Bere hitzetan, “bertako erakargarri turistiko batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzea” da bere xedea. Hain zuzen, "jarduera turistiko horien iraunkortasuna, kultura eta tokiko tradizioa bezalako gaiak jorratzeko, inguruko alkate eta arduradun turistikoekin bildu izan da orain arte.
Ostegunean, Leitzaran Bisitarien Etxera abiatu aurretik, Aldundiko ordezkariak Beterri-Buruntza Mankomunitateko udal ordezkariekin bildu ziren, organismo horrek Hernanin daukan egoitzan.
Ondoren, Usurbilera joan ziren, bertako Museo Irekia proiektua gertutik ezagutzera.
Azkenik, Leitzaran Bisitarien Etxean egonaldia egin ostean, Astigarragako Sagardoetxea museoan amaitu zuten topagune-erronda.