Herrikide ugari bat egiten ari dira Valentziaren aldeko ekimenarekin

Aiurri 2024ko aza. 5a, 19:28

Andoain Solidaria ekimena, Aita Larramendi ikastola eta Andoaingo Udala elikagaiak eta premiazko produktuen bilketa egiten ari dira egunotan. 

Aita Larramendi ikastolan poltsak eta poltsak jaso dituzte. Anbrosia Olabiden duen gela batean ere material ugari jasotzen ari da Udala. Eta, bestalde, herritarren ekimenez, Joakin Larretako garaje batean jaso da materiala. La Salle Berrozpe ikastetxeak, bestalde, ekarpen ekonomikoa egiteko eskaera luzatu du Caritas Valenciari eta Gurutze Gorriari helarazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!