AndoainAPP aplikazioa eraberritu du Udalak

Aiurri 2024ko aza. 8a, 10:19

2017tik martxan da aplikazioa eta, berriki, eguneratu eta hobetu egin dute aplikazioa. Udalak ohar bidez azpimarratu duenez, "andoaindarrek beren kexa, iradokizun eta gorabeherak bidali ahal izango dituzte aplikazio honen bitartez".

Doikuntza nagusiak:

DESKARGA UNIBERTSALA:  Aurrerantzean posible izango da instalazioa mugikor guztietan egitea (bai IOSen, baita Android-en ere).

BIDEOAK PARTEKATZEKO AUKERA: Argazkiak atxikitzeko aukera izateaz gain, bideoak ere gehitu ahal izango dira "iradokizunaren xehetasun gehiago eduki ahal izateko".

DISEINU BERRIA: Irudi berri bat eman zaio aplikazioari, "gaurkotua eta dinamikoa".

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Andoaingo Udala (@udala_andoain)

 

Informazioa partekatzeko tresna

Gainerako funtzioek berdinak izaten jarraituko dutela dio Udalak: "andoaindarrek beren kexa, iradokizun eta gorabeherak bidali ahal izango dituzte aplikazio honen bitartez. Eta Andoaingo Udalak, aldi berean, albisteen edo alerten berri zabaltzen jarraitu ahal izango du".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!