Sariak banatzen aritu ziren Andoni Alvarez alkatea, Marta Lasa kultura zinegotzia, Ainara Ugalde Martin Ugalderen alaba eta Yolanda Arrieta Euskal Idazleen Elkarteko ordezkaria.
Epaimahai lanak berriz, honako idazleek bete dituzte: Juan Ramon Makuso, Inaxio Mujika, Karlos Linazasoro eta Garazi Kamio.
Hona sarituak eta finalistak, mailaz maila:
A kategorian (10-11 urtekoak).
- Bigarren saria: Heriotzaren bost frogak. Aleix Nogales.
Epaimahaiaren erabakia: “Planteamendu klasikoa eta ipuin tradizionalaren egitura du. Ondo idatzita eta kulturaz jantzia dago. Ipuin fantastikoetatik ekarri. Idazketa bikaina du”.
- Lehen saria: Askatasunaren bidaia. Jannu Iriondo Audikana.
Epaimahaiaren erabakia: “Ideia originala eta gaiaren trataera amaieran borobila da. Metafora baten bitartez idea humanista bat azaltzen du. Bizkortasuna erakusten du elkarrizketare bitartez”.
Finalistak:
- Ez du garrantzia non zauden, baizik eta zeinekin. Maddi Zubeldia Jauregi.
- Sira naturaren inguruan. Jare Lizarralde Astigarraga.
B kategorian (12-13 urtekoak):
- Bigarren saria: Elfo bat mundua salbatu nahian. Libe Legarra Sanchez. Epaimahaiaren erabakia: “Fantasiazko pertsonaia bat gaur egungo gai kontenporaneo batekin uztartzen du. Lekuak ondo islatzen ditu eta narrazioari dagokionez, elkarrizketa ondo eramaten du”.
- Lehen saria: Alienak gara. Olaia Kamio Mujika.
Epaimahaiaren erabakia: “Originala. Irudimena eta fantasia ondo uztartuak daude. Daukan begirada ezohikoa da eta begirada horretan besteekiko aurkakotasuna azaltzen da. Azkenean, adineko nerabe ikuspuntua azaltzen du”.
Finalistak:
- Oihan eta atmosferaren suntsiketa. Alaia Etxaniz Makazaga.
- Gozo-gozo. Laia Ariznabarreta Blanco.
C Kategoria (14-15 urtekoak, DBH3 eta DBH4 mailakoak):
- Bigarren saria: Basoaren isiltasuna. Irune Bueno Artetxe.
Epaimahaiaren erabakia: “Ikus entzunezkoaren eragina ikusten da ipuinean, baina era berean, hizkuntza ondo menderatzen du. Gai da trama bat modu sinesgarrian eraikitzeko. Misteriozko bat da eta bukaera iradokitzailea dauka”.
- Lehen saria: Itzalen eta eguzkiaren gorteak. Aiora Otamendi Baltasar.
Epaimahaiaren erabakia: “Fantasia hutsa da. Fantasiaren arauak ondo erabiltzen ditu eta eraikitzen duen mundua iradokitzailea eta koherentea da. Ipuinean, dokumentazio lana nabari da. Bukaera irekia dauka eta oso ondo idatzia dago".
Finalistak:
- Azken gaua. Naroa Serna Sanchez.
- Mundu berriak. Hegoa Palacios Zabala.
D Kategoria (16-17 urtekoak, Batxillergo ikasleak):
- Bigarren saria: Azken argi distira. Izaro Hernani Irulegi.
Epaimahaiaren erabakia: “Gai tabu eta deseroso bat modu fin batean kontatzen du. Xehetasunaren aldeko apustua egiten du, deskribatzerako momentuan. Bukaera arte erritmoa ondo eramaten du eta oso ondo garatua dago. Heldutasun bat ikusten da lanaren atzealdean”.
- Lehen saria: Zuloa zure barnean. Naroa Asensio Gaston.
Epaimahaiaren erabakia: “Trataera poetiko bikaina dauka, fina. Gaiaren originaltasuna azpimarratzekoa da eta bukaera perfektua dauka. Garapen orekatua lortu du, oso ondo neurtua. Os ondo idatzia eta hizkuntza kontatu nahi duenaren mesedetan dago”.
Finalistak:
- Iraganeko oihartzunak. Jone Telleria Albistur.
- Iparrorratza. Nora Esnaola Bastarrika.
Ekitaldian, saritutako ipuinen pasarteak entzun ahal izan ziren, eta horretarako, Katramila antzerki eskolako ikasleak (Xune Ubeda, Eider Carrasco, Annet Mugica, Nerea Callejon eta Eneko Abrego) aritu ziren kontatzaile gisa.
Bestalde, sarien banaketa musika emanaldiekin tartekatu ziren. Udal Musika Eskolakotik, honako ikasleek egin zuten saioa: Klarinete laukotea, Oihane Telletxea, Inge Azpiroz Martin Sanchez eta Mikel Emezabal (irakaslea); Kerman Miguel gitarra-ikaslea; eta, Leire Hernandez eta Enara Ibañez piano-joleak.