Udal egutegiko argazkigileen zerrenda aditzera eman du Andoaingo Udalak

Aiurri 2024ko aza. 12a, 13:26

Laster iritsiko da Andoainera 2025eko egutegia.

Argazki bakoitzaren egileak, egutegiaren hilabete bat ilustratzeaz gain, 150 euroko erosketa-bonoa jasoko du. 76 argazki aurkeztu dira lehiara eta epaimahaiaren esanetan kalitate handiko argazkiak izan dira guztiak.

Merkataritza hizpide hartuta, honako hauek dira irabazleak:

  • Urtarrila. Unai Peñalvo Arregi
  • Otsaila. Miguel Cavero Carazo.
  • Martxoa. Jose Miguel Romero Barco.
  • Apirila. Imanol Fernandez Carballo.
  • Maiatza. Nahia Rodiño Lopez.
  • Ekaina. Juan Pablo Fernandez Ramírez.
  • Uztaila. Ane Jalon Zatarain.
  • Abuztua. Fernando Anza Rey.
  • Iraila. Hilario Rodeiro Cabanas.
  • Urria. Julian Guerrero Viejo.
  • Azaroa. Jose Angel Amuchastegui Esnaola.
  • Abendua.  Amparo Alonso Villares.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!