Unidad Alavesa eta Bidelapurrak taldeen kontzertua, elkartasun egunean

Aiurri 2024ko azaroaren 13a

Askotariko jarduerak iragarrita daude, ostiral arratsaldean hasita, Andoaingo Gaztetxean. 

Zapotxin Hernaniko pailazoaren emanaldiarekin hasiera emango diote hitzorduari. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak aurretik salgai daude Ernaitzan, 5 euroko prezioan. Ordu berean, rokodromoan, doako eskalada ikastaroa izango da 8 eta 14 urte bitartekoentzat.

Jarraian, pintxo-poteari ekingo diote. Jateko eta edateko tartea izango da, beraz. Eta askariaren ondoren, errifen zozketa: sariak lortzeko aukera aparta. Arratsaldeko 18:00tan hasita, sari potoloak iragarri dituzte: 300 euroko balioa duen bidaia, sagardotegia 2 lagunentzat, Irunberrin 4 lagunentzat afaria...

Kontzertua

Gaueko 22:00tan hasita, Unidad Alavesa eta Bidelapurrak taldeak igoko dira oholtzara. Ondoren, DJ Stepi disko-jartzailea. Sarrerak 18:00tan salgai jarriko dituzte, 10 euroko prezioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!