Yolanda Arrieta (Etxebarria, Bizkaia, 1963) idazlea izango da hizlaria, Urigainen gaur. Egun Usurbilen bizi den idazleak hainbat liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan zein helduenean. Bestalde, literatura oinarri dituen hainbat ekimenetan aritzen da buru-belarri: besteak beste, idazketa lantegiak gidatzen ditu, prentsan artikulugilea da, telebistan gidoilari gisa aritua da...
Euskal Idazleen Elkarteko ordezkari gisa, Martin Ugalde Ipuin Lehiaketan parte hartu izan du azken urtetan.
Azaroaren 7an ospatu zen sari emate ekitaldian Arrietak egin zuen hitzartzea, hemen:
Oneka, berriki sortu den elkartea
Bizitza aske eta zahartzaro duinaren aldeko aldarria egiten du Oneka elkarteak, eta horretarako, premiazkotzat jotzen ditu entsibilizazioaren eta prebentzioaren arloak. Pentsamendu horri erantzuten dio gaurko hitzaldiak.
Sortu berria den elkarteko kideek aldarri horiek Andoaingo kaleetan zabaldu zituzten joan den apirilean, eta aldi hartan, "Egunaren adinak" liburuxka banatu zuten. Bizitza aske eta zahartzaro duin baten aldeko aldarria egiten du ilustrazioz beteriko Mariasun Landaren eta Maite Gurrutxagaren liburuxkak.