Herriko gazteek segurtasunaren gaineko ekarpenak helarazi dizkiete udal ordezkariei

Aiurri 2024ko aza. 21a, 14:35

Ekarpenak egin dituzten gaztetxoak udal ordezkariekin, udaletxeko batzar aretoan (Argazkia: Andoaingo udala)

Haur eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren harira, herriko gaztetxoek segurtasunaren inguruan egin dituzten ekarpenak utzi dituzte udal ordezkarien eskuetan, udaletxean egin duten ekitaldian. Era berean, udal talde guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.

Udal taldeek, bat egin dute Haurren Munduko Egunarekin, eta aldi berean, “haurrak eta nerabeak indarkeriarik gabeko ingurune batean bizi daitezen eta parte har dezaten aldeko konpromisoan aurrera egiteko” asmoz, adierazpen instituzionala adostu dute. Hona, hemen osorik, irakurgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!