Buruntzaldea IKT taldeko partaideak: Ander Martínez, Laida Guerrero, Nora Miguelez, Ane Meyer, Ixsaso Iparragirre, Amaiur Iparragirre, Mario Amantegi, Oihan Matute, Ibon Elola, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Alba Escribano, Miren Sarobe, Garazi Etxeberria eta Iker Gorostegui.
Buruntaldea IKT taldeko kideak pozarren daude kirolari gazteek erakutsitako jarrerarekin: “Entrenamenduen hasieratik bederatzi aste pasa diren honetan, jardunaldi honetarako, entrenamenduen eta proben maila igo genuen. Aukeratutako banakako probak lau estiloetako 400 metrokoa, 200 librea, bular estiloko 200 metrokoa, bizkar eta bular estiloko 100ak eta tximeleta erako 50a izan ziren. Saio amaieran estilo libreko 4x100 errelebuak ere izan genituen. Gure igerilariak ausardia osoz egin zieten aurre proba guztiei. Aipatzekoak izan ziren ajardunaldian zehar lortu ziren marka pertsonalak, baita lehiaketan zehar ikusi genituen ilusio eta grina ere”
Hurrengo jardunaldia Lasarte-Oriako M. Chourraut igerilekuan ospatuko dute, abenduaren 15ean.