Pasang Tembak euskal mendizaleen txaloak jaso zituen Basteron

Xabier Lasa 2024ko aza. 22a, 12:43

1980an Martin Zabaletarekin batera Everesten ikurriña jarri zuen Pasang Tembak mendizaleen harrera beroa jaso du, Euskaldun MTk Basteron bart antolatu duen ekitaldian. Ekitaldia bukaturik, ikus-entzule ugarik atera nahi izan du argazkia Pasan Tembarekin batera. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai:

Himalaian Alex Txikonekin sherpa lanetan aritzen den Chepal Temba Nepalgo gazteak ingelesez kontatu ditu Pasang Tembaren bizipenak, eta ondoren, Martin Gabarain mendizale eta idazle beteranoak gaztelaniaz itzuli ditu adierazpenak.

1974an eta 1980an euskal mendigoizaleek Everest jomuga hartuta egin zuten espedizio bana proiektatu dituzte Basteron, ekitaldian barrena.

Pasang Tembak Euskal Herrian egin duen hirugarren egonaldiko azken agerraldia izan da Andoaingoa, Aurretik, honako herrietan jaso du euskal herritarren abegi ona: Usurbil, Oiartzun, Donostia, Igorre, Azpeitia, Bilbo, Beasain, Altsasu, Urnieta, Doneztebe, Usansolo, eta Castello.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!