Honako emaileek hartu dute oroigarri aurtengo ekitaldian.
* 25 odol-emateengatik: Garikoitz Asensio Manterola, Joxe Maria Illarramendi Matxain, Maria Angeles Lopez Goya eta Xabier Oiartzun Labaien.
* 50 odol-emateengatik: Alberto Dominguez Hernandez, Emiliano Garcia Jacinto, Olivier Roger Georg Ulmer eta Ricardo Guarretxena Astigarraga.
* 100 odol-emateengatik: Juan Antonio Mendoza Nogales.
Andoni Alvarez alkateak hartu du hitza ekitaldian, eta odol-emaileei eskertza adierazi die. Aldi berean, herriko elkarteko bolondresak bereziki aipatu nahi izan ditu “txalogarria" delako beren lana. Segidan, bat egin du bolondres horiek herritarren artean zabaltzen duten gonbidapenarekin, odola eman dezaten. Alvarezek aitortu duenez, bera da azkenaldian mezu horri erantzun dion herritarretatik bat.
Joxe Mari Tolosa Andoaingo Odol-emaileen Elkarteko ordezkariak, orain urte batzuk odola ematea aldarrikatzen zuen kanpainaren leloa (“Odola bizitza da”) hartu du gogoan, eta honelaxe mintzatu da: "Egia borobila. Odolak biziak salbatzen baititu. Odola ezin da sortu, ezin da fabrikatu. Gure odola, zuek ematen duzuen odola ordezkaezina da. Ezinbestekoa, zuek bezalaxe”.
Ekitaldiak hainbat odol emaile bildu ditu; horien artean, Gipuzkoako Odol-emaileen Elkarteko lehendakari ordea den Nuria Patino erizain andoaindarra.
Udal ordezkariak ere bertan izan dira. Andoni Alvarez ez ezik, baita ere Maider Lainez (PSE-EE), Txitxu Ruiz (EAJ-PNV) eta Pepe Iparragirre (Ahal Dugu-Podemos).
Ekitaldia, bideoz ikusgai: