Gipuzkoako Elikagai Bankuaren bilketak jarraipena izango du larunbat honetan

Aiurri 2024ko aza. 23a, 08:39

Gipuzkoako Elikagaien Bankua janari bilketa egiten ari da Andoainen, egunotan. Atzokoan Zumea plazako merkatalgune ezagun batean zeuden, eta gaurkoan kanpainak beste gune batzuetan izango du jarraipena.

"Nola hartu dezakezu parte?" galderari erantzunez, sustatzaileek eurek dute erantzuna: "Erraza da! Bilketa Handiaren egunetan, elikagai ez galkorrak eman ditzakezu horretarako gaitutako lekuetan, edo boluntario gisa ere lan egin dezakezu, kanpainaren logistikan laguntzeko. Aurreko urteetan ere parte hartu baduzu, eskerrik asko berriro laguntzeagatik! Eta zure lehen aldia bada, berriz, ziurtatzen dizugu poz-pozik utziko zaituela esperientzia honek".

Elikagaien Bankua

Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta euren definizioaren arabera, "apolitikoa, akonfesionala eta boluntariotzan oinarritua. 1997an jaio ginen Gipuzkoan, gutxien dutenen elikagai-beharrei erantzuteko, elikagaien galera eta xahuketa prebenitzeko eta gizarteak misio horren inguruan duen elkartasuna sentsibilizatzeko eta suspertzeko".

Bilketarako puntuak

Super Amara, Eroski-Zumea eta Eroski-Ondarreta, BM, Aldi eta Carrefor-Nafarroa Plaza

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!