Hona zeintzuk hartu duten parte, Andoain Solidario boluntarioen elkarteak antolatu eta Ainhoa Aiertzak aurkeztu duen jaialdian:
- Maizorri Txalaparta Eskola (Maite Sagaseta eta Miren Lopez de Munain).
- Klaap Dantza Eskola.
- Joseba&Bakartxo Dantza Eskola (dantza urbanoko taldea).
- Sevillanak (Zuena elkartea).
- Andoaingo Punttuka Bertso Eskolako gazteak.
- Azelain Ballet Elkartea.
- Urki Dantza Taldea.
- Olagain Udal Txistulari Elkartea.
- Maddi Parada (biolontxeloa) eta Salva Parada (akordeoia).
- Una Garcia abeslaria.
- Malkogarriyak.
- Kanbalatxe Tango hirukotea: Fede Abreu (ahotsa), Imanol Iribarren (pianoa) eta Salva Parada (bandoneoia).
Bildutako dirua Valentziara bidaliko dute
Andoaingo makina bat dendariek produktuak dohaintzan eman dituzte, eta horiek jaialdian bertan zozketatu dituzte Andoain Solidario elkarteko kideek.
Aldi berean, elkarteko kide Ainhoa Aiertzak adierazi duenez, bildutako dirua bitan banatuko dute. TDAH 16+ Valencia elkartearen esku utziko dute zati bat. Eta beste zatia, Paiporta herrian bizi den Beni neskatilaren familiari emango diote; garun-paralisiarekin jaio eta mugikortasun murriztua duen neskatila da Beni.