Haizetea

Haizeteek eragindako kalteei erantzuten ari dela jakinarazi du Andoaingo Udalak

Aiurri 2024ko aza. 25a, 14:40

Haize-ufada gogorrek astindu dute eskualdea asteburuan, baita Andoain ere. Hala, Udalak adierazi du, kalteei aurre egiteko asmoz, egoera "bere onera ekartzeko" lanean ari direla langileak.

Behin ikuskapen lanak eginda ekin diote zereginari, lehentasunen arabera erantzunez.

  • Pertsonentzat oztopo izan zitezkeen eremuen garbiketa (errepideak, galtzadak...), lekuz mugitutako edukiontziak beren jatorriko lekura itzultzea, eroritako adaxka eta zuhaitz zati txikien bilketa...
  • Auzo guztietarako sarbideak bermatzea, batez ere, kanpoaldean kokatzen diren auzoena edo baserrietarako bideena. 
  • Kiroldegia: kantxako beirategiaren zati bat eraman zuen haizeak eta, horren ondorioz, bertan behera geratu dira kantxan egiten diren ikastaroak, eta itxita egongo da eremu kardiobaskularra ere. Era berean, bi astez itxita egongo da igerilekua, sabai zati bat eraman baitu haizeak. Kalteak jasanc dituzte, bestalde, eguzki-plakek.
  • Goiburuko frontoia: haizeak sabaiko teilak bota zituen errepidera; horiek garbiketa
    eta konponketa lanekin hasiko dira.
  • Leizaran bailara: Haizeak adar eta zuhaitz ugari bota zituen, eta horietako asko pasabideetara. Apurka horien garbiketa egingo da.
  • Gabonetako argiak: haizearen ondorioz kalteak jasan dituzte zenbaitek, euren lekuan berrezarriko dira hurrengo egunetan.

Oharra, kirol instalakuntzak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!