Haizetea

Osatzen ari da Andoainen zauritutako pertsona

Aiurri 2024ko aza. 28a, 07:00

Artxiboko irudia.

Kalte materialak handiak izan dira Andoainen, eta ia-ia ezbehar larria gertatu zen.

Igande eguerdian, Zumea kalean, eraikin batetik eroritako teila batek herritar baten burua kolpatu zuen. Unean bertan konortea galdu eta ospitalera eraman zuten, haustura bat baino gehiagorekin. Hainbat egunez, ospitalean izan da. Zorionez, arriskutik kanpo dago pertsona hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!