Udaletik jakinarazi dutenez, luiziak zirela medio, lau bat kilometrora dagoen Inturiako presatik turbinara ura daraman kanalak kalte larriak jasan zituen; tarte askotan lurrez bete zen kanala, eta bere hormak hautsi ziren ibilbideko hainbat puntutan.
Geroztik, konponketa lanetan jardun dute udal langileek, eta oraindik orain lortu dute indarretxeak sarera energia elektrikoa berriro eraman ahal izatea.
Udaletik gaineratu dutenez, Bertxingo zentral hidroelektrikoak sortzen duenarekin, ekoizpen handiko urteetan, Andoaingo udal-eraikinetako elektrizitate-beharra bete liteke. “Urtebetean 3.000 megawatt inguru ekoiztu daitezke. Zentrala 2030ean Udalak bere kontsumoak hornitzeko udal-estrategiaren zutabeetako bat da”.