La Salle Berrozpe ikastetxeak iaz aurkeztu zuen Latx euskarako maskota, eta bera protagonista dela bideoklipa grabatzen aritu dira egunotan. Familia eta Izartxo aisialdi taldearekin grabatu zuten aurreko asteburuan, eta azken ukituak egiteko, ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileak Goikoplazan elkartu ziren asteazkenean. Behin bideoklipa editatuta, Gabonetan aurkeztuko dute.