Dukkha eta Malkogarriyak, Irunberri kultur elkartearen XXVI. urteurrenaren ospakizunean

Aiurri 2024ko aza. 29a, 11:04

Irunberri kultur elkartearen XXVI. urteurrena ospatzen ari dira egunotan. Ostegunean pintxo-pote musikatua egin zuten, AS04 taldearekin. Biharkoan, azaroaren 20ean, larunbatarekin, Dukkha eta Malkogarriyak, herriko bi musika taldeekin antolatu dute festa, 18:30etik aurrera. Igandean segida izango izango du ospakizunak.

Dukkha eta Malkogarriyak taldeek girotuko dute larunbateko arratsalde-ilunabarra, hain zuzen.

Igandean, berriz, familia-eguna ospatuko dute. Goizean, eguraldiaren araberako jarduna iragarri dute, eta ondoren, bazkaria elkartean bertan; bakoitzak berea eraman beharko du. Igandeko jaiarekin gozatzen segitzeko, karaokea izango da bazkariaren ostean.

 

Dukkha eta Malkogarriyak

* Dukkha

Rock, pop eta indie estiloak lantzen dituen hirukotea da. Hona nortzuk: Aimar Urruzuno (gitarra eta ahotsa), Eva Sierra (baxua) eta Ruben Requena ( bateria).

Aurtengo San Juan jaietan, Nafarroa plazan eman zuten kontzertuko zati bat, ikusgai:

 

* Malkogarriyak.

Erromeria giroko doinu alaiak (fandangoak, arin-arinak, rantxerak...) jotzen ditu taldeak. Bost musikari igoko dira Irunberriko oholtzara, larunbatean: Ion Beloki (ahotsa eta panderoa), Iñigo Muñoz (bateria), Antton Arruti (trikitxa), Tomas Lizardi (baxua) eta Jomes Oiartzun (gitarra).

Valentzian DANAk kaltetuen alde Basteron aurreko igandean egin zen jaialdian parte hartu zuen taldeak. Hona bere saioa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!