Familia Laguna programa abian jarri dute

Aiurri 2024ko aza. 29a, 12:28

Familia Laguna programako kideek egindako ikasturteko lehen topaketa (Argazkia: Familia Laguna)

Familia Laguna programa aurtengo denboraldian abian jartzeko topaketa egin zuten joan den astean. Andoaingo ikastetxetara iritsi berriak diren hainbat jatorritako familiak harremanetan jartzen ditu programak. Parte-hartzaileek lehen topaketa egin dute berriki.

Topaketan parte hartu zuten Andoni Alvarez alkateak, Haizea Barandiaran zinegotziak, haur eta lehen hezkuntzako eskoletako hiru zuzendaritzak eta aurten programan parte hartuko duten familiek.

Programaren zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta hainbat jatorritako 34 familia boluntariok ekin diote. Antolatzailek adierazi dutenez, ikasturtean zehar familia gehiago batuko dira kulturarteko harreman horiek sortzeko.

 

Harreman eta bizikidetza ereduak sortzeko programa

“Harreman eta bizikidetza ereduak sortzea” da programaren helburu nagusia, “estereotipoak eta aurreiritziak apurtzeko eta gure seme-alabei kulturarteko harremanekin guztiok irabazten dugula erakusteko”, antolatzaileen esanetan.

Era horretan, herriko ikastetxetara eta Andoaingo udalerrira iritsi berri diren familiei harrera egoki bat egitea da asmoa; hots, tokiko familia boluntarioen bidez, egokitzapen-aldia errazagoa izan dadin akonpainamendua egitea, eta euskarara eta euskal kulturara iritsi berri diren familiak hurbiltzen laguntzea, eskolako eta udalerriko parte senti daitezen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!