Xebastian Lizasok eta Nerea Elustondok Antonio Goiaren eta Garbiñe Agirreren ekimena goretsi zuten, bertso-afarian

Xabier Lasa 2024ko abe. 2a, 09:56

Nerea Elustondo eta Xebastian Lizaso kantari aritu ziren Santa Krutz elkartean ospatu zen bertso-afarian, ostiral gabean. Gozatu ederra hartu zuten elkartean bildu ziren bertsozaleek.

Elustondok eta Lizasok ofizio eta etorri izugarriko sortzaileak direla erakutsi zuten elkartean, eta inork gairik jarri beharrik ez zuten izan ia bi orduko saioa osatzeko, umorea nagusi izanik.

Elkarteak bertso-afaria antolatzeko ohitura hartu du azken urtetan, Euskararen egunarekin batera. Hain zuzen, antolaketan buru belarri ibili ohi diren Antonio Goya eta Garbiñe Agirre bazkideak izan zituzten hizpide bi bertsolariek.

 

Antonio Goia Santa Krutz elkarteko kidea hizpide

 

Garbiñe Agirre, Santa Krutz elkarteko kidea hizpide

 

Nerea Elustondo, Illunbeko finalari begira

Ostiral gabean, handik bi egunetara Arrasaten azken finalaurrekoa jokatzekoa zen, abenduren 14ko illunbeko finalean kantatuko duten zortzi bertsolarien zerrenda erabakitzeko. Elustondo nahiko puntuazio altuarekin zegoen ordura arte, finalean sartzeko aukera ugariekin. Arrasaten azken final aurreko hori jokatu zen atzo, igandearekin, eta jada erabakita geratu zen zortzikotea, honakoek osatuta: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Nerea Elustondo, Eneritz Artetxe, Andoni Rekondo eta Aner Peritz.

Beraz, Nerea Elustondo finaleko bertsolarietako bat dugu. Hona Lizasok eta biek finala gaitzat hartuta, Santa Krutz elkartean ostiral gabean osatu zuten saioaren zati bat:

 

Sukaldarien azpimarratzeko lana

Bertso-afaritan, ezinbestekoa izan ohi da antolatzaileen lana, eta horiekin batera, sukaldarien parte-hartze zuzena. Hona argazkian, joan den ostiralean heltzeak eta zartagiak eskuetan jardun zuten elkarteko bazkideak.

Ezkerretik hasita: Igor Arruti, Iker Zabala, Xabi Arias (atzean), Alex Muñoz (aurrean), Edorta Setien, Fermin Aritzaga (aurrean), Harriet Peñagarikano, Jose Mari Carballo, Juan Carlos Couto, Antonio Goya eta Patxi Martinez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!