Olazar aldera eta Otietara doan GI-3091 errepidearen hasierako bide zatian zuhaitzak egoera txarrean daudela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak inauste lanak egingo ditu osteguna bitarte. Hortaz, galtzada erabat moztuko dute bi noranzkoetan. Gaur ekin diote lanari, eta osteguna bitarte luzatzea aurreikusi dute. 08:00etatik 17:00ak arte egongo da itxita errepidea, zehazki.